Uztailaren lehen astea

Category : Orokorra

Opor usainak hartzen hasi garen honetan, oraindik ere badira probak han eta hemen. Uztailaren lehen haste honetan Deban, Ondarrun eta Frankfurten izan ditugu gure kirolariak.

Igor Acedo Debako “Deba Orbea Extreme Triatloia“n (Sprint distantziakoa) izan da.

Kristo eta Emi Letamendia, semeak lagun, Ondarruko Triatloi Herrikoian izan dira. Emik hainbat argazki jarri ditu Facebooken.

letamendia eta kriso semeekin ondarruko triatloi herrikoian 2016
letamendia eta kriso semeekin ondarruko triatloi herrikoian 2016

Azkenik, Ernesto Garciak, Frankfurteko Ironmanean hartu du parte. Amaitu bakarrik ez, 10:05:06. marka lortu du Ernestok. Zorionak txapeldun!


Ironman Austria 2016

Category : Lasterketak

Wörthersee  lakuaren baztar batean dagoen Klagenfurt herrian ospatzen da Austriako Ironmana. Eta hemen ere izan dira gureak! Beñat, Jon Urien (Potxi), Txema eta Ester Ironmana egiten eta konpainia supporter lanetan.

Gure ironmen eta ironwomen-ek aipatu dutenez, Ironman honek antolakuntza ezinhobea omen du, bideak itxi eta jende mordoa animoak ematen. Lekua ere zoragarria, oporretan joateko modukoa. Probari dagokionez, bizikleta tartearen gogortasuna aipatu dute, gora-behera eta kurbaz josia eta euriak are arriskutsuagoa egiten zuena. Amaieran, anbulantzia lartxo ikusi omen zituzten, leher egindako kirolariak artatzen.

Gure txapeldun guztiak, onik heldu ziren helmugara, ez da balentria txikia hauek egindakoa!

Zorionak danoi!


Durango, Lekeitio ,Markina eta Aguilar

Asteburu oparoa izan da ekainaren 18-19koa. Larunbata goizean, Mugarra Triatloi Eskolak Durangoko Triatloi Txikia antolatu du; eguraldia ez badu erabat lagundu ere, hainbat gaztetxo bertan izan dira dutena ematen. Larunbata arratsaldean, Triatloia Lekeition, hemen bai, eguraldia lagun. Igande goizean, Markinan izan ditugu gureak Triatloi txikian eta amaitzeko, Aguilar de Campoon (Palencia), Eskola Adiñeko Espainiako Txapelketan, Euskadiren selekzioarekin parte hartu dute Mugarrakide batzuk.

Durangoko Triatloi Txikian, 20tik gora kirolari txiki izan ditugu lanean.

Durangoko Triatloi Txikia 2016
Durangoko Triatloi Txikia 2016. partaideak

Lekeitioko Triatloiean, hamaika lagun izan ditugu lanean: Irene Loizate, Uxue Letamendia, Igor Acedo, Josu Kortabarria, Gorka Pagonabarraga, Bittor Altube, Eneko Goñi, Iskandar Ormaetxea, Aitor Olivares, Aner Gerrikagoitia eta Jose Manuel Gonzalez. Irenek hirugarren postua lortu du 23 urte azpikoen kategorian eta Uxuek bigarrena kadete mailan.

Emaitza guztiak: triatloi.org gunean

Proban jasotako zenbait argazki hemen:

« of 31 »

Markinako Triatloi Txikian, Triatloi Eskolako partaide mordoa izan genuen.

Proban jasotako zenbait argazki hemen:

« of 31 »

Esan bezala, asteburuan zehar, Euskadiko selekzioarekin parte hartu dute Paul Bereziartua, Irea Gallastegi eta Nerea Fernandezek Aguilar de Campoon.

Euskadiko Selekzioa Aguilar de Campoon
Euskadiko Selekzioa Aguilar de Campoon

Zenbait argazki hemen:

« of 35 »

Euskadik, gazteen selekzioa bidaltzen duen lehen aldia izan da eta bertaratutakoen maila altua aipatu duten gure partaideek. Telebista ere bertan izan zen: RTVE.es A la Carta


Zarautz eta Donostiako Triatloiak

Category : Lasterketak

Aurreko asteburuan, ekainaren 11-12an, hainbat kirol hitzordu izan genituen. Iskander Menorcan izan genuen, 25km. ur zeharkaldian, beste hainbat kide Zarautz eta Donostiako triatloietan izan ziren eta txikienak ere, Zarautzko triatloi txikian jo-ta-fuego ibili ziren.

Larunbatean Zarauzko Triatloi ospetsua ospatu zen. Distantzia erdiko proba, 2.9 km uger, 81 km bizikleta gainean eta 20 km lasterrean. Jone Aizpurua, Iskandar Alberdi, Elena Asenjo, Luis Mari Bereziartua, Jon Borrajo, Ibon Campo eta Ernesto Garcia izan genituen bertan.

Elenaren esanetan, lasterketa polita izan zen, eguraldia lagun, animazio handikoa eta maila handiko triatleta asko zegoenez, karrera azkarra. Entrenamentu ordu askoren fruitua jaso zutela gaineratu zuen Elenak, eta norbera ezeze, taldekideak ere bikain aritu zirenez, pozarren.

Probaren sailkapena, triatloi.org orrian.

Hemen egunean ateratako zenbait argazki:

« of 9 »

Ekainaren 12an, igandean, Zarautzen ere, Triatloi txikia ospatu zen. Bertan Eneko Letamendia, Aitor Iraurgi eta Unax Hormaetxeak hartu zuten parte.

Hemen zenbait argazki:

Ekainaren 12an ere, Donostian, Donostriku Sprint Triatloia ospatu zen. Sprint nuerrikoa izanik, 750 metro igerian, 20 km bizikletan eta 5 km lasterrean burutu beharra zegoen. Bertan izan genituen Irea Gallastegi, Gorka Pagonabarraga, Josu Kortabarria, Eneko Goñi, Ander Goñi eta Jose Manuel Gonzalez.

Aurreko urterarekin alderatuta, bizikleta sektorean zegoen aldaketa; Igara auzotik, Igeldora igo behar izan zuten partaideek. Proba amaituta, hainbatek esan zuen aldapa gogorra eta luzea izan zela. Anderrek, bere blogean ere idatzi du probaren inguruko kronikatxo bat.

Probaren sailkapena, triatloi.org orrian.

Hemen zenbait argazki:

« of 10 »

Swim in Menorca / Marathon 25km 2016

Iskander Sagarminaga Menorcan izan genuen ekainaren 12an “Swim in Menorca Marathon 25km” proban. Amaitzea gutxi ez (sailkapena hemen) eta proban bizitakoen inguruko kronika idatzi digu.

Zorionak Iskander!

Ondoren bere kronika:

Pasadan igandean, ekainak 12, Swim In Menorca 25km-ko itsas-zeharkaldia ospatu zen, bertan hartu nuen parte eta distantzia berria izan zen niretzat. Aurretik egindako luzeena, Berasaluce taldekidearekin egindako Santurce-Bilbao (13,5km) izan zen.

Menorca-ko itsas zeharkaldi honetan neoprenoaren erabilera debekatua dago eta ezin da draftinik egin. Igerilari bakoitzak bere kayakerra du eta bera da janaria eta edaria igerilariari emateaz arduratzen dena. Nire kasuan kayakerra neskalaguna izan zen eta ordu erdiro gelditu ginen zeozer jan edo edateko.

Itsas-zeharkaldiak Son Bou-ko hondartzan dauka irteera eta Son Xoriguer-eko hondartzan amaiera. Bitartean hainbat kaletatik igeri egiten duzu; Cala Llucalari, Talis, Cala Tomas, Binigaus, Fustam, Escorxada, Trebaluge, Mitjana, Santa Galdana, Macarella, Cala Turqueta, EsTalaier, Son Saura, Sa Cova d’es Pardals. Area zuri-zuria, itsasoko ura ezin gardenagoa eta aipatutako hondartzak benetan ederrak dira.

32 igerilarik hartu genuen parte, gehienak oso esperiantzia handikoak eta igerilari bikainak. Besteak beste Tita Llorens (Ibiza-Mallorca 84,3km eta uztailerako Denia-Ibiza prestatzen ari da) Daniel Ponce (Irabazlea), Miquel Sunyer (Triple Corona), Javier Merida (Mancha-ko canala eta Manhattan-eko itzulia, Santa Catalina-ko kanalerako prestatzen), Xabier Elizegi (Manhattan-eko itzulia 2. amaitutakoa)…

Goizeko 8:10etan irten ginen Son Bou-ko hondartzatik, itsasoa bare-bare zegoen eta apur bat lainotuta zegoen eguna. Gogotsu nengoen, Mugarrako taldekideak esandakoa neukan buruan: 1+1 ez dira bi, irten lasai karrera luzea da eta. Beraz baretu beharra neukan.

Bozinak jo eta ekialderantz egin genuen igeri, ezkerraldean km 1etara zegoen buiaraino. Buiari buelta eman eta berriz atzera, eskuinaldera jo genuen, han zeuden kayaker guztiak, Eider keinuka ikusi nuen, elkar hurbildu eta Son Xoriguer-erako bideari ekin genion. Hasieratik beste 2 igerilariren erritmo berean joan ginen. Itsasoa bare-bare, haize barik eta korrontea kontra izan arren oso ondo egiten zen igeri eta erritmo erosoa generaman.

Denbora muga zegoen 2. Kontrol puntuan. 15km-tara zegoen, Macarella eta Macarelleta artean eta bertatik 5 ordu baino lehen pasatzen ez zena zeharkalditik kanpo geratu eta uretatik irten behar zen derrigor. Bertatik 4:10etan pasa ginen.

10km geratzen zitzaizkigula egoera guztiz aldatu zen. Itsasoa pikatu zen, olatuak alboz, eta haizeak aurrez jotzen zigun. Itsaso zaila igeri egiteko eta nekea somatzen hasi nitzen.

Km-ak igaroz zioazen eta gogorra izaten ari zen, nekatuta nengoen eta erritmoa moteltzen nijoan. Beste bi igerilariak inguruan zebiltzan eta posizioak mantedu genituen.

Faro de Artrutx ikusten nuen urrunean, oso gitxi falta zen, 2km inguru. Nekatuta nengoen eta beste bi igerilariak aurrerantz urrundu ziren. Bapatean arraia txiki bat ikusi eta grabatu genuen (edo hori uste genuen). Handik gutxira helmugako boia ikusi genuen. Bazegoen dena eginda, boiari buelta eman eta hondartzan zegoen helmugatik 7:49:16 denboran pase ginen, 16. postuan.

Haur batek domina jarri zidan, oso pozik nengoen eta segituan Eiderrekin ospatu eta beste taldekideekin gure gora-beherak elkarbanatzera joan ginen.

Sailkapenean Tita Llorens eta Daniel Ponce lehenengo, Natasha Morey eta Jose Ignacio Ravagna bigarren eta Miquel Sunyer hirugarren geratu ziren.

Denon ustetan zeharkaldi gogorra izan zen batez ere azken 10kmetan itsasoa aldatu zenean. Pozik geunden medusarik agertu ez zelako eta antolakuntzak (bikaina, jende jatorra eta hurbilekoa) ongi etorri aparta prestatu zigulako bertoko janari eta edariekin.

Plazer bat izan da irla eder hau eta bertoko jendea ezagutzea, esperientzia benetan polita.


Artxiboa