Pablo Erleaga Nizako Ironmanean.

Ekainaren 5ean, Nizan, Pablo Erleaga “Turbo”k bertako Ironmanean parte hartu zuen. Ez bat ez bi, zortzigarren Ironmana du Pablok. Triatloi proba luzeena da Irnoman distantzia: 3,86 km igenian, 180 km bizikleta gainean eta korrika, maratoi bat, 42,2 km.

Nizako Ironmana burutzeko, 11 ordu, 10 minutu eta 02 segundu eman zituen Turbok; 1:09:47 ugerrien, 6:04:35 bizikletan eta 3:41:22 lasterrean.

Susanak Facebooken Turboren balentriaren berri eman du:

Joan den domekan, Pablo Erleaga Nizako ironmaneko finisherra izan zen. 8garren ironmana amaituta eta hasierako ilusioa mantentzen dau…Hori bai dela afizioa! ZORIONAK TURBO!!!
Ni beti bezala, leku batetik bestera animoak ematen eta azkenean neka-neka eginda.
Mutiletan Victor del Corralek irabazi eban lasterketa, eta nesketan Tine Deckersek.

This slideshow requires JavaScript.

Gure aldetik ere, ZORIONAK TURBO!


Du Tri Kopa Iasport 2016 Irenentzat

Iasportevent enpresak antolatzen duen DU TRI KOPA IASPORT txapelketan lehen postua lortu du Irene Loizatek.

Txapelketan, 4 proba hauetan lortutako puntuak batzen dira: Gernikako Duatloia, Bermeoko Triatloia, Gorlizko Triatloia eta Santurtziko Triatloia. Gizonezkotan, MOTRIVATION BIKEM taldeko Ander Okamikak lortu du lehen postua 6800 punturekin, eta emakumeetan, Irenek lehen postua lortzeko 6525 puntu lortu ditu.

Sari banaketa, ekainaren 3an ospatu zen Gernikan.

Irene Loizate IASPORT DU TRI KOPAren saria jasotzen
Irene Loizate IASPORT DU TRI KOPAren saria jasotzen. Iturria: iasportevent.com

ZORIONAK IRENE!!

 


Kostaldeko enkantua: Ondarru eta Pasaia

Category : Lasterketak

Kostaldean izan ditugu gure kideak pasa den asteburuan.

Txomin, Berasa, Igor Acedo eta Iskandar Ormaetxea XXI. Ondarroako Triatloian izan dira. Berasa hirugarren sailkatu da bere kategorian (V2M). Zorionak!

Berasa podiumean garaikurra jasotzen
Berasa podiumean garaikurra jasotzen

Hemen sailkapenak.

Eta hemen, argazki batzuk.

Gipuzkoako kostalean, Pasaian, Paul Bereziartua, Txela Bereziartua eta Nerea Fernandez izan ditugu Pasai Donibane Geltoki Motor III Sprint Triatloian.

Paul eta Nereak lehendabiziko postua lortu dute kadete mailan. Txelak aipatu duenez, “Gustora gaur Pasaian, Karrera oso oso politte, errepikatzeko modukue!!

Txela, Paul eta Nerea Pasaiako Triatloiean -2016
Txela, Paul eta Nerea Pasaiako Triatloiean -2016

Bilboko Triatloia 2016 & Brasilgo Ironmana

Gure txikiak Lekeition larunbata goizean ibili diren bezala, arratsaldean Bilbon ibili dira “nagusiak” egurrean. Bi distantzia aukeran, “distantzia erdia” eta “olinpikoa”.

“Half distance” edo distantzia erdikoan, 1.9km egin dituzte ugerrean, 90km bizikletan eta maratoi erdia (21km) lasterrean. Txomin, Txela, Luis, Aitor Olivares, Beñat, Ernesto, Alberto San Anton eta Jon Borrajo izan ditugu bertan leian. Hemen sailkapenak.

Distantzia olinpikoan, 1.5km egiten dira uger, 40km bizikletan eta 10km lasterrean. Gure taldekide Iskandar, Jone, Berasa, Manu Gonzalez eta Elena izan ditugu bertan. Hemen sailkapenak.

Ez da makala gure taldeak izan duen parte hartzea Bilbon… 13 lagun! Zorionak guztioi!!!

Bilbon ateratako argazki batzuk:

No Images found.

Festak.com webgunetik ateratako zenbait argazki:

« of 13 »

rtve.es gunean ere, eman dute Bilboko triatloiaren berri: Triatlon Internacional de Bilbao 2016

Guretik urrutiago, Brasilen, Gurutze Fradesek Konako (Hawai) Ironmanerako (2016/10/08) behar zituen azken puntuak eskuratu ditu Florianopolis-en. Eta ez nolanai… hirugarren postua eskurtatu du Guruk!

Gurutze Frades Brasilgo Ironmanean. Hirugarren postua.
Gurutze Frades Brasilgo Ironmanean. Hirugarren postua.

ZORIONAK GURU!!


Lekeitioko Triatloi Txikia 2016

Gure txikiak ere ez dira geldi egotekoak: aurreko larunbata honetan Lekeition izan ziren triatloian jo-ta-ke. Eguzkia goian bazegoen ere, gure gazteak 16 gradutan zegoen uretan aritu ziren, hotzik ez nonbait!

Alebin mailan, Ivan, Oxel, Unai eta Udane izan genituen probaren 200m uger, 2000m bizikleta eta 800m laster burutzen. Infantiletan, Eneko eta Aitorrek ibilbide luzeagoari ekin zioten: 400m igerian, 4km bizikletan eta azken 1500 metroak lasterran.

Hemen hainbat argazki:

« of 10 »

Artxiboa