Maiatzaren 14-15eko asteburuan batean eta bestean ibili dira gureak: Gorliz, Mimizan, Águilas (Murcia) eta baita Landako urtegi inguruan.
Gorliz Badiako X. Triatloiean izan ditugu Irene Loizate, Irea Gallastegi, Ibon Campo eta Igor Acedo. Irenek (01:20:11) laugarren postua lortu du emakumezkoen sailkapen orokorrean eta lehen postua 23 urtez azpiko kategorian. Ireak (01:44:50) ere lehen postua lortu du kadete kategorian. Hemen sailkapenak.
Proban jasotako zenbait argazki:
Mimizanen ere hainbat kide izan dira proba ezberdinetan. Distantzia olinpikoan Txema, Antton eta Alberto. Sprint-ean, Matxalen, Manu eta Jon. Azkenik, 10-13 urtekoen mailan, Paule, Udane, Unai, Aidan eta hirugarren postua eskuratu zuen Oxel.
Eta azkenik, Gurutze Fradesek Brasilgo Ironmanaren prestaketan darrai. Arabako lautada inguruan bizikletan ibili da. Bere esanetan:
17:50 terminado el último entreno de bici largo antes del Ironman de Brasil.
A la mañana no las tenìa todas conmigo de que pudiera sacarlo adelante. La lluvia y la fatiga me lo han puesto difìcil.
Pero ya esta! Buen entreno por la llanada Alavesa y reponiendo fuerzas en el Etxezuri de Landa.
Aurreko asteburuan, hainbat Mugarrakide Bermeoko X. Campos Triatloia – Rafa memorialean izan dira. Eguraldia lagun, sprint luzerako triatloian (750m uger – 24 km bizikletan- 5 lasterrean) parte hartu dute ondorengo txapeldun hauek: Irene Loizate, Paul Bereziartua, Nerea Fernandez, Irea Gallastegi, Gorka Pagonabarrga, Bittor Altube, Josu Kortabarria, Eneko Goñi, Beñat Lopez, Unai Villagrasa eta Aner Gerrikagoitia.
300 triatleta baina gehiagok osatutako proba, 23 urtez azpiko Ander Okamika (1:10:50) eta triatloira itzuli den Virgina Berasategik (1:18:32) irabazi dute.
Gure neska-mutilak ere fin ibili dira: emakumezko kadeteetan, Nerea Fernandez lehena (1:54:24) eta Irea Gallastegi bigarrena (1:57:59). Gizonezko kadeteetan, Paul Bereziartua lehendabizikoa (1:16:56). 23 urtez azpiko emakumetan, Irele Loizate txapeldun (1:28:51).
Hemen emaitza guztiak eta egunean ateratako hainbat argazki:
Gurutze Frades ere lanean izan dugu Mallorcan. Sierra Nevadan prestaketak egin ondoren, 8. postua lortu du Mallorcako Ironman 70.3 proban (4:45:26), hotz eta euripean. Kona Point Ranking delakoan (KPR) 180 puntu gehiago lortu dituenez (lehendik 4000 ditu pilatuta), gero eta gertuago du urrian ospatuko den Konako (Hawai) mundiala. Aurreko denboraldietan, 4500-5000 puntu behar izan dira emakumeentzat eskura dauden 35 plazaren bat lortzeko. Hurrengo zita, 3 aste barru, Brasilgo Ironmana. ANIMO!!!
Duatloi sasoia amaitzen ari den honetan, Mugarrako kideak izan ditugu Azkoitiko Duatloiean eta baita Elcheko Triatloiean ere.
Azkoitiako XVII. Duatloiean, Josu Kortabarria eta David Garcia izan ditugu lanean, eta hau gutxi balitz, David Garcia bera izan da probako irabazlea 01:38:25 markarekin. Probaren emaitzak hemen.
Urrutiago joan direnik ere badira: Jon Urien (Potxi),Pablo Erleaga (Turbo), Aitor Olivares, Luis Bilbao eta Ernesto Garcíak Elcheko Triatlon Arenales 113-an izan dira. Bertaratutakoek aipatu dutenez, antolakuntza bikainarekin batea, giro eder eta etxekoia aurkitu dute.
Jon Urien, bere kategorian (55-59), lehen sailkatua izan da. Emaitzak guztia hemen.
Oier Ariznabarreta, Txela Bereziartua eta Paul Bereziartua izan ditugu bertan nor-baino-nor. Aipagarria lortu dituzten emaitzak:
Kadete mailan, bederatzigarren helmugaratu da Paul Bereziartua (lehen urteko kadete mailan bigarrena litzateke). Txela, 45-49 urteko kategorian zortzigarren, eta azkenik, Oier Ariznabarreta, zortzigarren elite mailan.
Gureek egindakoaren berri honako lotura hauetan jaso dezakezue:
You must be logged in to post a comment.