Durangoko 9. Duatloia – Kronika

Category : Orokorra

Mugarra Triatloi Taldeko hainbat kideentzat goizetik hasi zen Durangoko 9. Duatloia ospatu zen eguna. 10etan hasi genituen Duatloi eguneko prestaketa lanak; boxetako hesiak, dortsalak banatzeko guneak, bidegurutzeen antolaketa, anoa-poltsak, eta bertan egon ezean, burutik pasatzen ez diren mila kontu.

Ordubata inguruan gonbidapenik ez zuen bakarra agertu zen, euria, eta bertan gelditu zen proba guztiak zailtzeko asmoarekin.

13:30tan hasita, umeen probak burutu ziren: infantil, alebin eta benjamin-aurrebenjaminenak.

No Images found.

15:30tan, emakumezkoak abiatu ziren, eta ordu laurdena beranduago gizonezkoak. Ia 200 partaidek ibilbideko hotz era euriari aurre egin zioten, eta hotza izan zen, helmugan ere gehienen ahotan entzuten zen hitza.

Emaitza ezin hobeak lortu zituen Mugarra Triatloi Taldeak, gizon zein emakumezkoen lasterketak irabazi baikenituen: Gurutze Fradesek (02:04:25) batetik eta Oier Ariznabarretak (01:46:28) bestetik. Taldekide ditugun Iker Villanueva eta Jose Ángel Domingo ere bertan izan ziren.

Gurutze eta Oier Durangoko 9. Duatloiko irabazle.
Gurutze eta Oier Durangoko 9. Duatloiko irabazle.

Lasterketak amaituta, dena jasotzeari ekin genion. Eskerrik asko proba hau posible egin duzuen guztioi!

Boxeak jasotzen
Boxeak jasotzen

Duatloian ateratako hainbat argazki eta bideo hemen dituzue:

Aipamenak:


Basauriko XX. duatloia

Category : Lasterketak

Martxoaren 6an burutu da Egurre K3 Basauriko taldeak k antolatutako Basauriko XX duatloia. Euria eta hotza gainditzen saiatu diren 174 kirolarik ekin diote sprint distantziako duatloi honi (6.2km lasterrean, 18.9 bizikletan eta beste 2.9km lasterrean).

Mugarra Triatloi Taldeko 9 kide izan ditugu bertan: Bittor Altube, Paul Bereziartua, Nerea Fernandez, Irea Gallastegi, Eneko Goñi, Josu Kortabarria, Gorka Pagonabarraga, Unai Villagrasa eta Iker Villanueva.

Basauriko XX. Duatloia

Kadete mailan, Paulek lehen postua lortu du; Nereak bigarrena eta Ireak hirugarrena. Probaren emaitzak, hemen.

« of 8 »

Prentsan:


2016.03.05 – Otzara, saritutako zenbakiak

Category : otzara

2016.03.05 Otzararan zenbaki sarituaMugarra Triatloi Taldeko kideek Durangon zozketatu zuten otzararen zenbaki sarituak hauek izan dira:

  • Zenbaki saritua: 7073
  • Ordezko zenbakia: 3576

Zorionak irabazleari!


Sopelako XI. Duatloia

Category : Lasterketak

Otsailaren 20an burutu da Hirubi-Sopelako Triatloi Taldeak antolatutako Sopelako XI duatloia. Eguraldi paregabearekin, 260 kirolarik ekin diote sprint distantziako duatloi honi (5km lasterrean, 20 bizikletan eta beste 2.5km lasterrean).

Mugarra Triatloi Taldeko 10 kide izan ditugu bertan: Oier Ariznabarreta, Paul Bereziartua, Aitor Olivares, Txela Bereziartua, Iker Villanueva, Gorka Pagonabarraga, Eneko Goñi, Bittor Altube, Unai Villagrasa eta Irea Gallastegi.

Sopelako XI Duatloia

Kadete mailan, Paul eta Ireak lehen postua lortu zuten. Probaren emaitzak, hemen.

No Images found.

Prentsan aipamenak:

 


Durangoko IV. Herri Krosa. Sailkapenak

Category : Lasterketak

Gaur goizean, ia 400 kirolari izan ditugu Durangoko IV. Herri Krosean parte hartzen; 50 bat lagun 5 kilometrotako lasterketan eta beste guztiak 10 kilometrotakoan.

IV Herri Krosa

Lehendabiziko gauza, eskerrak ematea parte hartu duzuen guztioi; lasterrean aritu zaretenoi eta baita hau guztia prestatzen ibili zaretenoi.

Goizean bizi izan dugun giroa ikusteko, ona hemen Uxue Letamendiak ateratako hainbat argazki: https://goo.gl/VPghyY

Hemen bi probetako emaitza eta diplomak:

Zenbait argazki:


Artxiboa