Gabon bezperako irteera

Category : Orokorra

Azken urteetan bezala, abenduaren 24an, kirol apur bat eta luntxerako plana prestatu zen. Bizikleta zein arineketan buelta bat eman eta ondoren, urtea despeditzen hasteko, luntxa.  Eguraldia lagun, bizikletan hainbat lagun atera baziren ere, lasterketa irteerarako ez zen inor animatu.

Hemen bizikleta martxan eta  luntxean ateratako zenbait argazki:

No Images found.

Urtea ondo amaitu eta hobeto hasi dezazuela!



Bizkaiko duatloi eta triatloi zirkuitoko sari banaketa

Enekuriko Montenegro jatetxean ospatu den gala-bazkarian, Bizkaiko Triatloi Federazioak 2015 urteko zirkuitoko sariak eman ditu. Sariak eta sarituen berri eman genuen aurrekoan.

Ondoren bazkari-galan ateratako zenbait argazki.

No Images found.

Zorionak txapeldunak!


2016. Triatloi federazio lizentziak

Tags :

Category : Orokorra

Euskadiko triatloi federazioa[EU]

2016. lizentziak eskuratzeko sasoian gaude. Abenduaren 20rako jasoko ditugu lizentzia berrituko duzuenon eskakizunak. Lizentzia lehen alditz ateratzen duzuenontzat, urtarrilaren 20a da epemuga. Beti bezala, dokumentazioa egoitzaren postontzian utzi dezakezue.

Federaziotik eskatzen den dokumentazioa hau da:

  1. Federazioaren lizentzia eskera-dokumentua beteta eta sinatuta. Lotura honeta lortu daiteke dokumentua.
  2. Mediku-azterketa (reconocimiento médico)
  3. Ordainketaren agiria.
    • Kontu zenbakia: LA CAIXA 2100.1780.14.0100623850
    • Kontzeptua: Lizentzia + Izen-abizenak
    • Zenbatekoa:
      • Beterano, absoluto eta 23. azpikoak: 75€ (lizentzia) + 15€ (bazkidetza)
      • Juniorrak 65€ (lizentzia) + 15€ (bazkidetza)
      • Kadeteak 50€ (lizentzia) + 15€ (bazkidetza)
  4. Adingabekoen gurasoek baimen dokumentua ere bete beharko dute. Lotura honetan lortu daiteke.

Lizentzia lehen aldiz lortu nahi duzuenok, aurreko dokumentuaz gain karnet neurriko argazki bat eta NAN fotokopia ere atxiki beharko duzue.

Oharra: Lizentzia eskaera dokumentoa betetzerakoan, bi atal “nahasgarri” ageri dira.

  • Lehendabizikoa “Estatuaren balioztatzea edo homologazioa duen lizentzia autonomikoa” lelopean ageri dena. Hemen ‘X’ bat jarri behar da.
  • Bigarrena, “ARBITRAJE-SISTEMARI UKO EGITEA, GATAZKAK JUDIZIOZ KANPO EBAZTEKO” lelopean datorrena. Hemen, ‘EZ’ jarri.

[ES]

Para renovar la licencia federativa del 2016, debéis entregar la siguiente documentación para el 20 de diciembre. Los que tramiten la licencia por primera vez, deberán entregar la documentación antes del 20 de enero. Como siempre al buzón de la sede.

  1. Impreso de la federación rellenado y firmado. Podéis obtener el mismo en esta dirección.
  2. Reconocimiento médico.
  3. Justificante de pago.
    • El número de cuenta: LA CAIXA 2100.1780.14.0100623850
    • Concepto: Licencia + Nombre y apellidos
    • Cantidad a ingresar:
      • Veteranos, absolutos y sub23: 75€ (licencia) + 15€ (socio)
      • Juniors: 65€ (licencia) + 15€ (socio)
      • Cadetes 50€ (licencia) + 15€ (socio)
  4. Los menores de edad deberán adjuntar el documento de autorización. He aqui el documento.

Aquellos que tramitéis la petición de licencia por primera vez, debéis adjuntar una foto tamaño carnet y fotocopia del DNI.

Nota: Al complimetar el formularion de solicitud de la licencia, aparecen dos apartados confusos.

  • El primero de ellos, bajo el epígrafe “La licencia autonómica con validación u homologación estatal”, escribid una ‘X’.
  • El segundo, que aparece como “RENUNCIA AL SISTEMA ARBITRAL PARA LA RESOLUCIÓN EXTRAJUDICIAL DE CONFLICTOS”, responded con un ‘NO’.

Joseba Jaka XIII. Herri Lasterketa 2015

Tags :

Category : Lasterketak

Aurten ere, Durangoko Azokarekin batera Joseba Jakaren omenez lasterketa ospatu da. Eguraldia lagun, Mugarra Taldeko hainbat kide bertan izan ditugu sei kilometro inguru dituen lasterketa honetan jo eta su.

Joseba Jaka lasterketaren kartela 2015
Joseba Jaka lasterketaren kartela 2015

Sailkapen nagusian, korrikalari hauek izan dira azkarrenak:

Gizonetan:

  1. Ekaitz Kortazar
  2. David Garcia
  3. Julen Ozaeta

Emakumetan:

  1. Irene Loizate
  2. Irati Apraiz
  3. Garazi Sampredro

Sailkapen nagusiaz gain, gure kirolariek lortutako emaitzak:

  • Emakumezkoen beterano kategorian, Elena Asenjok lehen postua lortu du.
  • Gazte mailan, gizonezkotan, Paul Bereziartua lehen postuan eta emakumetan, Nerea Fernandez ere lehen postuan.

Hauek goizean jasotako zenbait argazki:

No Images found.


Artxiboa