DURANGOKO VIII. DUATLOIA BERTAN BEHERA / SUSPENSION VIIIº DUATLON DE DURANGO
Category : Orokorra
Gure gogoz kontra iragarri beharrean gaude, aurten, Durangoko VIII. Duatloia ez dela antolatu. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzatik debekatu egiten digute gure Duatloia egun horretan antolatzea.
Trafikoko legedi berriaren arabera, lurralde berdinean ezin dute errepediea erabiltzen duten kirol froga bik bat egin. Gure kasuan, Zallan txirrindulari froga batekin bat egiten duenez, ezin dugu gurea egin. Aukeran ematen dizkiguten datetan ezin dugu antolatzeko konpromezua hartu. Beraz, Duatloia bertan behera ustea erabaki dugu.
Gure Duatloiaz gain beste hainbat lasterketa daude kili-koloan, beraz adi egon federazioko egutegiari, eta batez ere lasterketa antolatzaileen informazioei (web, facebook, twitter, etab). Guk berriak ditugun ehinean hauek helaraziko dizkizuegu.
Pena handia da guretzat egoera hau 10. urteaurren honetan gertatzea, eta taldearentzako diru sarrera garrantzitsu bat galtzea. Momentu honetan gure aukera Maiatzak 11an antolatuko dugun Herri Krossa bultzatzea da eta ahalik eta publizaitate handiena egitea.
Parkatu eragozpenak eta adi egon berriei.
Mugarra Triatkloi Taldea
You must be logged in to post a comment.