Hondarribiako X. Triatloia

Hainbat lekutan izan dira gure kirolariak aurreko asteburu honetan.

Batetik, Hondarribian, sprint luzeerako X. triatloia ospatu zen larunbatean. Bestetik, hainbat Mugarrakide Mimizanera joan ziren, larunbata eta igandean burutzen diren probetan parte hartzeko.

Hondarribiko triatloira, gazte kuadrilla gerturatu zen: Aiala Garro (CDF), Lide Azueta (SUB23F),  Telmo Barrutia (CDM), Unai Villagrasa (CDM), Oier Bedialauneta (CDM), Eneko Gonzalez (CDM), Jon Grande (SUB23M), Eneko Letamendia (CDM) eta Mikel Gonzalez (CDM). Aialak bigarren postua eskuratu zuen kadete mailan eta Lide Azuetak hirugarrena 23 urtez azpiko mailan. Uretatik denak ere ondo atera ziren… kontuak (eta kate irteerak) Jaizkibelgo maldetan etorri ziren.

Eneko Gonzalez, bere lehen triatloian. Argazkia: festak.com

Hemen Festak.com webgunetik ateratako zenbait argazki

Hemen Emi Letamendiak ateratako argazkiak


Maiatzaren 12a, Amorebieta eta Iruñean

Zapatuan, leku bitan izan genituen gure kirolariak. Batzuk Amorebieta-Etxanon, taldekako erlojupeko lehen duatloian eta besteak Iruñean, Half luzerako triatloian.

Mugarra Triatloi Taldeko talde bi aurkeztu ziren Amorebietan, biak ere gazteak (kadete eta juniorrak). Mutilez osatutako taldean, Paul Bereziartua, Telmo Barrutia, Unai Villagrasa, Eneko Gonzalez eta Aitor Iraurgi lehiatu ziren. Nesketan,  Nerea Fernandez, Maider Fernandez, Aiala Garro eta Uxue Letamendia. Paul birritan lurrera jaustea nahiko ez eta, Telmo eta Nereak bizikletako katea apurtu zuten… hori da egurra ematea!

Hemen Ona Onarik ateratako zenbait argazki:

Zapatuan ere, Iruñean, hainbat mugarrakidek parte hartu zuten half luzerako triatloian. Allozeko urtegian burutu ziren igeriketako 1900 metroak. Bertatik, bizikleta hartu eta haize gogorra etsai zutela 85 kilometro egin ondoren, Iruñeko Gaztelu Enparantzara. Bizikletak utzi, lasterrai ekin eta 19.5 kilometro burutu behar.

Honako hauek izan genituen Iruñean: Jone Aizpurua, Gorka Garitonandia, Jon Urien, Jon Ander Mitxelena, Pablo Erleaga, Luis Bilbao, Iñigo iraurgi eta Mikel de Miguel. Jone Aizpurua lehen sailkatua izan zen bere adin taldean (GE 40-44 F), Jon Urien ere (GE 55-59 M). Gorka Garitonandiak hirugarren postua lortu zuen bere adin-taldean (GE 45-49 M) eta Mikel de Miguelek bigarrena (GE 50-54 M). Zorionak danori!!

Hemen Susana Etxebarriak ateratako zenbait argazki:

 

Hemen Naike Ereñozagak Iruñean ateratako zenbait arkazki


Triatloiak han eta hemen

Maiatza ere aurrera doa eta gure kirolariak badabiltza batean eta bestean parte hartzen.

Getarian apirilaren 29an ospatu zen IV. Getariako Triatloia, eta Gorlizko XII Triatloia maiatzaren 6an.

Getarian izan genituen Jone Aizpurua,  Aiala Garro, Nerea Fernandez, Paul Bereziartua, Telmo Barrutia eta Unai Villagrasa. Ura hotz egonda ere giro bikainean burutu zen proba.

Gorlizen, aurten iasportevent enpresak triatloi federazioaren zirkiutotik kanpo antolatu duen proban, honako kirolariok izan genituen leihan: Paul Bereziartua, Telmo Barrutia, Aitor Iraurgi, Oier Bedaialauneta, Mikel Gonzalez eta Jon Grande.

Asteburu honetan ere, Amorebieta-Etxanon ospatuko den taldekako erlojupeko I. duatloian ere izango ditugu ekipo parea:

  • Mutiletan: Paul Bereziartua, Telmo Barrutia, Unai Villagrasa, Eneko Gonzalez eta Aitor Iraurgi.
  • Nesketan: Nerea Fernandez, Maider Fernandez, Aiala Garro eta Uxue Letamendia.

Animo eta zorte on guztioi!

Hemen Txelak batean eta bestean ateratako zenbait argazki:

Getarian ateratako zenbait argazki hemen (Festak.com)


Estatistika apur bat

Category : Orokorra

Durangoko XI. Duatloiaren bezperan gauden honetan, eta probarako izen emateak itxita daudela, izen emateen inguruan estatistika apur bat egin dugu.

Azken hiru urte hauetan izen emateak nolako bilakaera izan duen jakin nahi izan dugu; batetik, izen emateak zabaltzen direnetik isten diren bitartean, noiz ematen duen kirolariak izena, eta bestetik, genero ikuspegitik, izen emate kopuruaren  bilakaera.

Zenbakiak testuinguruan jartze aldera, nabarmentzekoak diren zenbait datu eskainiko ditugu:

  • 2016an, distantzia olinpikokoan jokatu zen duatloia eta azken urte bi hauetan, sprint distantzian.
  • Aurten ez bezala, iaz proba bi eman ziren asteburu berean (Ermua eta Durangon)
  • Aurten, Durangoko Duatloiaren aurreko asteburuan ez da Euskadiko Triatloi Federazioaren inongo probarik izan.
  • Inskripzioaren epea, proba ospatzen den astearen lehen egunean (astelehenean) ixten da.

Izen emate kopuruari dagokionez, hau izan da urtez-urteko bilakaera:

  • 2016 urtean: 186 inskripzio.
  • 2017 urtean: 139 inskripzio.
  • 2018 urtean: 228 inskripzio.

Inskripzioak nola egiten diren ikusteko, ondorengo grafikoa prestatu dugu, non X ardatzean izen-emate azken egunerako zenbat egun falta diren irudikatzen den:

Garbi ikusi daiteke, azken hiru urteetan ere, probaren inskripzio epeko azken egun bitan izen emateen %60a pilatzen dela. Kirolariak inskripzio epea agortzen du, dela eguraldia zein den jakiteko edo inskripzioa egin ondoren lesio bat izan eta probara ez joateko arriskua txikitzeko.

Proban izena ematen duten kirolarien generoari dagokionez, hau da bilakaera:


Urtero parte hartzen duen kirolari kopuruak gorabeherak baditu ere, emakumeen parte hartzeak gora egin du azken urte hauetan: 2016 urtean inskripzioen %5a zen emakumezkoa; %10 2017an eta %15 2018an.


Altsakuko VIII. Duatloia

Category : Lasterketak

Egutegiak negua amaitzear dagoela esaten badu ere, egunotan kalean ez da giro, eta aurreko larunbatean ere, Altsasun, VIII. Altsasuko Duatloian, hainbat kirolarik euri, haize eta hotzari aurre egin zioten.

Han izan zen Paul Bereziartua. Txelaren esanetan,  Paul bizikletan ari zenean erretiratzeko puntuan egon bazen ere, azkenean proba amaitu eta sailkapen orokorrean bosgarren postua eskuratu zuen. Probaren antolaketa ere bikaina izan zela gaineratu zuen.

Hemen Txelak bidalitako zenbait argazki:

Bejondeizula Paul!


Artxiboa