Basauriko XXII. Duatloia

Category : Lasterketak

Martxoaren 4an ospatu zen Basauriko XXII. Duatloia. Bertan izan genituen Lide Azueta (SUB23F), Telmo Barrutia (CDM), Oier Bedilauneta (CDM), Paul Bereziartua (JNM), Jose Angel Domingo (V2M), Mikel Gonzalez (CDM), Aitor Iraurgui (CDM) eta Unai Villagrasa.

Lide eta Mikelek bizikletan erorikoa izan zuten. Lidek aurrera jarraitu eta bere kategorian lehen postua lortu zuen. Mikel, aitzitik, karrera utzi zuen.

Basaurin ateratako zenbait argazki hemen (Festak.com)

Hemen Txela Bereziartuak ateratako argazki batzuk:

Basauriko Duatloiaren bezperan, larunbatean, Bittor Altube (CDM) eta Ander Sarriugartek (CDM) Eibarko XXVII. Duatloian parte hartu zuten, eta hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren helmugaratu baziren ere, ez dugu probako argazkirik jaso.


Sopelan sasoiko lehen duatloian eta Antzuolan mendi lasterketan

Category : Lasterketak

Hasi da 2018. duatloi sasoia… eta bai indarrean hasi ere! Sopelako XIII Sprint Duatloian, sasoiko lehen frogan, Euskadiko txapelketa ospatu baita.

Txela Sopelan garaikurra jasotzen.

12 kide izan ditugu bertan: Paul, Aiala, Lide, Txela, Unai, Telmo, Oier, Aitor, Mikel, Ander, Aner eta Nerea. Galtzak bete opari bueltatu dira:

  • Junior Mailan: Paul Bereziartuak bigarren postua eskuratu du.
  • Emakumezko kadeteen mailan, Aiala Garrok lehen postua.
  • Emakumezko 23 urtez azpiko mailan, Lide Azueta bigarren.
  • Gizonezko beterano 2 mailan: Txela Bereziartuak lehen postua. (Anboto.org eta Dotb gunean honen berri eman dute)
  • Gizonezko kadeteen artean, Unai Villagrasak lehen postua eta Telmo Barrutiak bigarrena.

Zorionik beroenak parte hartu duzuen danoi!

Sopelan ateratako zenbait argazki hemen (Festak.com)

Hemen Emi Letamendiak Facebooken jarritako zenbait argazki:
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.2049772581966344.1073741946.100008008668039&type=3

 

Gaizka Ballesterosen argazkiak hemen: Sopelako XIII. Sprint Duatloia – Euskadiko Txapelketa 

Prentsan ere izan du oihartzuna gure kirolarien balentriak:

Antton eta Txema MugarrakideaK Antzuolan izan ditugu, bertan ospatu den VI. Antzulako 8 Miliak mendi lasterketan. Txemak aipatu duenez oso lasterketa polita omen da, giro onean burutzen dena. Irimo mendia igo eta jaitsi beharra dago pista eta bidezidor erraz gutxi eta harri labainkor ugari.

 


2017. Duatloi eta triatloi zirkuituko sariak

Category : Orokorra

Euskadiko Triatloi Federazioak Irunen banatauko ditu otsailaren 11an 2017 urteko duatloi eta triatloi zirkuituko sariak.

Sariak, zirkuituan nabarmendu diren talde, norbanako eta Gasteizko distantzia luzeko triatloiaren irabazleei emango zaizkie.

Talde gisa, gure neskek bigaren saria lortu dute triatloiean, eta banaka ere hainbat sari jasoko ditugu:

Triatloian:

  • Kadete / emakumeak: Aiala Garrok bigarren postua.
  • Kadete / emakumeak: Irea Gallastegik hirugarren postua.
  • Kadete / gizonezkoak: Paul Bereziartuak lehen postua.
  • Kadete / gizonezkoak: Telmo Barrutiak hirugarren postua.
  • Junior / emakumeak: Lide Azuetak bigarren postua.

Duatloian:

  • Kadete / emakumeak: Irea Gallastegik bigarren postua.
  • Kadete / gizonezkoa: Paul Bereziartuak lehen postua.
  • Kadete / gizonezkoa: Gorka Pagonabarragak hirugarren postua.

Zorionak 2017 urtean batean eta bestean aritu zaretenoi, sariak lortu dituzuenoi eta saridun postuetatik urrun ibili arren, eginiko kilometro bakoitza gozatu eta sufritu duzuen guztioi!

2018.02.13 eguneraketa: Hemen Facebooken agertu diren zenbait argazki:

https://www.facebook.com/media/set/?set=a.1555652097850003.1073741862.100002156823903&type=3


Denbora-marken neurketa

Category : Orokorra

Ekainaren 20an burutu zen Durangon Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu zuen denbora-marken neurketa. Espresioak, bere hortan ezer gutxi esaten du, eta gazteleraz ere “toma de tiempos” esanda, ezer gutxi ulertuko du kirol mundutik at dagoen edozeinek.

Kadete eta junior adinetan dauden gazteei zuzendutako proba da hau, 2018 urtean egonda, 2001-2003 urte tartean jaiotakoentzat (kadeteak) eta 1999-2000 urteetaan jaiotakoentzat (juniorrak). Kirolari bakoitzak lau saio burutzen ditu goiz eta arratsaldez; goizetik, igerian egindako distantzia bitan lortutako denborak jasotzen dira eta arratsaldez, lasterrean egindako beste saio biren emaitzak.

Eginiko froga bakoitzak puntuak ematen ditu neurtutako denboraren arabera (1etik 10era), eta horrela, lau saioak burututa, kirolariak puntuazio jakin bat lortuko du. Puntuak jasotzeko lortu beharreko markak ez dira nolanahikoak… ikusi bestela hurrengo taulan gizonezkoen kilometroko korrika saioari dagokion taula:

Gizonezkoa 1000 metroko KORRIKA baremazioa
Adina Kateg. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
19 JNM2 03:06 03:02 02:58 02:54 02:50 02:46 02:42 02:38 02:34 02:30
18 JNM1 03:10 03:06 03:02 02:58 02:54 02:50 02:46 02:42 02:38 02:34
17 CDM3 03:14 03:10 03:06 03:02 02:58 02:54 02:50 02:46 02:42 02:38
16 CDM2 03:18 03:14 03:10 03:06 03:02 02:58 02:54 02:50 02:46 02:42
15 CDM1 03:22 03:18 03:14 03:10 03:06 03:02 02:58 02:54 02:50 02:46
Iturria: FETRI

Eta hau guztia zertarako egiten da?

Printzipioz, hau da federazio batek lurralde jakin batean kirolari gazteek duten maila jakiteko moduetako bat. Beste lurralde batzuetan jasotzen diren neurketak ere publikoak direnez, erraza da batzuekin eta besteekin parekatzea eta norbera non dagoen jakieta. Informazio hau eskutan, federazioaren esku gelditzen da hobetu daitezkeen jardunak identifikatzea eta teknifikazio saioen bidez kirolarien mailan eragitea.

2018. denbora hartzean parte hartu duten gazteak. Argazkia: Uxue Letamendia.

Ez da kasualitatea denboren hartze hau Durangon ospatu izatea. Mugarra Triatloi Taldea izan zen Euskadiko Federazioa proba hauek egitera bultzatu zuena orain dela lau urte. Durangon antolatu dugun saiora Bizkaia, Araba eta Gipuzkoatik etorritako hainbat gazte urbildu dira. Gazte hauek dutena eman dute eta batzuk puntuak lortu dituzte (erdiak) eta beste batzuk ez. Beste lurralde batzuetan egiten den bezala, orain federazioaren esku dago gazte hauen lanari bultzada eman eta euren kirol garapenean laguntzea.


Durangoko Sansilvestre

Category : Orokorra

Urtea “ondo” amaitzeko Durangon ospatu zen Sansilvestre-an ateratako argazkia duzue hemen:

Durangoko Sansilvestre 2018
  • Lehen postuan: Irene Loizate
  • Bigarrena: June Arbeo
  • Hirugarrena: Jone Aizpurua.

Zorionak neskak!


Artxiboa