Gernikako XXII. Duatloia
Category : Lasterketak
Aurreko aste honetan Durangoko X. Duatloia prestatzen buru belarri ibili garenez, apenas izan dugu denborarik blog honetan martxoaren 18an Gernikan jazotakoa kontatzeko. Eta badago zer kontatu: Gernikako nazioarteko XXII. duatloian bost sari jaso baikenituen.
Zazpi Mugarrakidek eman zuten izena Gernika-Lumon:
- Lide Azueta JNF
- Telmo Barrutia CDM
- Paul Bereziartua CDM
- Irea Gallastegi CDF
- Josu Kortabarria V1M
- Gorka Pagonabarraga CDM
- Unai Villagrasa CDM
Eta esan bezala, sailkapenari dagokionez, bost sari eskuratu zituzten gure kirolariek: Irene Loizatek Elite mailako kategorian txapela lortu zuen 1:07:42 denborarekin. Lide Azuetak, Irea Gallastegik eta Paul Bereziartuak ere, junior eta kadete mailetan lehendabiziko postuak lortu zituzten. Taldekako klasifikazioan ere, lehendabiziko lekua eskuratu zuten gure neskak.
Egunean ateratako zenbait argazki eskuragarri hemen
Gernikatik Altsasura jauzi eginez, martxoaren 18an ere, sprint luzerako Altsasuko VII duatloia burutu zen. Bertan izan ziren Ander eta Eneko Goñi aita-semeak. Eneko Goñik kadete mailan lehen postua lortu zuen.
You must be logged in to post a comment.