Maiatzeko azken asteburua

Maiatzeko azken asteburua

Maiatzaren azken asteburu honetan, leku bitan ibili gara leihan: San Vicente de la Barquera, Cantabrian eta apur bat urrutiago, Guadalajaran.

Paul Bereziartuak San Vicenteko sprint luzeerako triatloian hartu zuen parte; 8. postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean, eta bere kategorian, junior mailan, lehen postua.

Jone Aizpurua berriz, Guadalajaraino joan zen, Espainiako distantzia erdiko triatloi txapelketara. Elite mailan 17. postua eskuratu zuen Jonek. Facebooken joneren argazki bat jarri eta inoiz gure orriak izan duen iruzkin, “me gusta” eta elkarbanatze kopuru handiena jaso dugu.

Zorionak gure artista pareari!


Espainiako triatloi txapelketarako sailkapena

Uztailaren 8an ospatu zen Almazán-en (Soria), Espainikako Triatloi Txapelketan aritzeko azken sailkapen lasterketa.  Irailean Balentzian ospatuko den txapelketarako sailkapena lortu zuen Irene Loizatek.

Irene Loizate Almazánen. Espainikako Triatloi Txapelketarako pasea lortuta.

Jarraian bigarren postua (eta beraz sailkapena) lortu zuen  Irene Loizateren hitzak:

Iragan larunbatean Soriako Almazan herrian izan zen espainiako triatloi txapelketarako sailkatzeko azkeneko lasterketa. Aurrerengo hamabiak sailkatzen ziren, eta beraz helburua hamabi horien artean egotea zen, baina ez nirea bakarrik, noski, baizik eta parte hartzaile guztiona!
Lasterketa aitzin egindako ekaitzak marroitutako, eta arrama eta belarrez betetako, Duero ibaian 750 metrotako igeriketarekin hasten zen lasterketa; gero, trantsizio luze baten ondotik, bizikletan 7 kilometrotako hiru itzuli -zirkuitu errazean- eta finitzeko 5 kilometro korrika, 2,5km tako itzuli bi, erdia lokatz artetik -krosa iduri- eta beste erdia herri barrenetik, 100m tako igoera gogorrarekin.
Igeriketa nahiko azkarra izan zen eta guztiok talde txikitan -hiru edo lau pertsonakoak- banatuta irten ginen uretatik, neu 15. uste dut irten nintzela, beste hirurekin batera -gutxienez hiru aurreratu behar nituen beraz-. Bizikletan aurreko talde biak harrapatu eta korrika egitera 11 lasterkari batera jaitsi ginen; aurretik beste lau zihoazen. Ahalik eta azkarren egin nuen korrika -lokatz artean ibiltzea krosetan ikasita dut eta!- eta bigarrena izan nintzen helmugaratzen, lehenengoagandik 15 segundo ingurura.

Zorionak Irene!!


Almansa eta Donostian

Triatloi sasoia amaitzear dagoen honetan, oraindik ere badabiltza gureak batera eta bestera. Batetik, Almansan (Albacete), autonomia arteko Espainiako Triatloi Txapelketa ospatu zen ekainaren 24-25ean, eta bestetik, Donostian, Onditz Oroituz triatloi olinpikoa ekainaren 25ean.

Euskadiko selekzioak deituta,  Aiala Garro, Irea Gallastegi, Paul Bereziartua  eta Irene Loizate izan genituen Almansan. Aiala, Irea eta Paul kadete mailan aritu ziren eta Irene 23 urtez azpiko mailan.

Euskadiko Selekzioarekin Almansan, Espainiako Triatloi Txapelketa – Argazkia: Javi Gallastegi

Inguruko komunikabidetan ere eman dute gure kirolarien berri:

Almansan ateratako hainbat argazki hemen

Hasieran aipatu bezala, Donostian ere izan zen Mugarrakiderik lehian. Juan Bediaga eta Manolo Gonzalez (aka “el presi”) izan genituen bertan.

Egunean bertan atera ziren hainbat argazki hemen


Lekeitio eta Aguilar de Campoon

Aurreko asteburuan ospatu zen gure taldean “klasiko” bat bihurtu den Sprint luzeerako triatloi bat: Lekeitiok XXV. Triatloia. Arrakastaren lekuko, bertaratu ziren Mugarrakide kopurua: 18 lagun!

Neskak txapeldun Lekeition. Argaazkia: Festak.com

Emakumezkoen maila beteranoan (V1F)

  • Jone Aizpurua

Gizonezko maila beteranoan (V1M):

  • Gorka Garitaonandia
  • Jose Manuel Gonzalez
  • Manuel Amador Gonzalez

Gizonezko maila beteranoan (V2M):

  • Celes Fernandez

Gizonezko maila absolutoan: (ABM)

  • Jon Mateos

Gizonezkoen kadete mailan (CDM)

  • Bittor Altube
  • Telmo Barrutia
  • Oier Bedilauneta
  • Gorka Pagonabarraga
  • Unai Villagrasa
  • Aitro Iraurgi
  • Eneko Letamendia
  • Aner Gerrikagoitia

Emakumezko kadete mailan (CDF):

  • Irea Gallastegi
  • Aiala Garro

23 urtez azpiko emakumezkoen kategorian (SUB23F)

  • Irene Loizate

Australiarrek goitik gora menperatu duten frogan, lehen postua lortu du Irene Loizatek 23 urtez azpiko mailan eta taldekako lanean, gure neskak txapeldun izan dira.

Hemen Lekeition ateratako hainbat argazki

Bestalde, Lekeitiotik apartetxo, Palencia aldean, Paul Bereziartuak bereak eta bi egin zituen Aguilar de Campoon ospatutako Espainiako Triatloi Kros Txapelketan: Txapeldun gisa bueltatu zen gure Paul!!

Paul txapeldun Aguilarreko Espainiako Triatloi Kros Txapelketan. Argazkia: Txela Bereziartua.

Hainbat lekutan agertu da berria:

Zorionik beroenak Paul!


Espainiako Duatloi Txapelketa 2017

Apirilaren 1 eta 2an ospatu zen 2017. Espainiako Duatloi Txapelketa La Val d’Uixó-n (Castellon).

Espainiako Duatloi Txapelketa 2017. La Vall d’Uixó

Hiru Mugarrakide izan genituen bertan: Paul Bereziartua, Lide Azueta eta Irene Loizate. Beste euskal kirolari parea ere izan ziren bertan lehian: Ander Ganzabal eta Unai Zabala.

Txelaren esanetan, kirolarien maila izugarria izan zen eta giro bikainean ospatu ziren probak. Kadeteek, hemen ohikoa ez dugun distantzian lehiatu ziren: 2.5km lasterrean, 10km bizikletan eta 1.25km azken lasterraldian. Paulek,  kadete mailan 14. postua lortu zuen. Lidek, junior mailan (5km / 22km / 2.5km)  26. eta Irene, elite mailan (5km / 22km / 2.5km) 13. eta sub 23an 4.

Zorionak gure kirolari guztiei!

Amaitzeko, gaur bertan jakin dugu Espainiako selekzioan parte hartzeko gonbitega jaso duela Irene Loizatek. Apirilaren 29an Sorian ospatuko den Europako Duatloi Txapelketarako deitu dute.

ZORIONAK IRENE!!!


Artxiboa