Pablo Erleaga Nizako Ironmanean.
Category : Lasterketak
Ekainaren 5ean, Nizan, Pablo Erleaga “Turbo”k bertako Ironmanean parte hartu zuen. Ez bat ez bi, zortzigarren Ironmana du Pablok. Triatloi proba luzeena da Irnoman distantzia: 3,86 km igenian, 180 km bizikleta gainean eta korrika, maratoi bat, 42,2 km.
Nizako Ironmana burutzeko, 11 ordu, 10 minutu eta 02 segundu eman zituen Turbok; 1:09:47 ugerrien, 6:04:35 bizikletan eta 3:41:22 lasterrean.
Susanak Facebooken Turboren balentriaren berri eman du:
Joan den domekan, Pablo Erleaga Nizako ironmaneko finisherra izan zen. 8garren ironmana amaituta eta hasierako ilusioa mantentzen dau…Hori bai dela afizioa! ZORIONAK TURBO!!!
Ni beti bezala, leku batetik bestera animoak ematen eta azkenean neka-neka eginda.
Mutiletan Victor del Corralek irabazi eban lasterketa, eta nesketan Tine Deckersek.
Gure aldetik ere, ZORIONAK TURBO!
You must be logged in to post a comment.