Maiatzeko azken asteburua
Category : Lasterketak Mugarra Triatloi Taldea
Maiatzaren azken asteburu honetan, leku bitan ibili gara leihan: San Vicente de la Barquera, Cantabrian eta apur bat urrutiago, Guadalajaran.
Paul Bereziartuak San Vicenteko sprint luzeerako triatloian hartu zuen parte; 8. postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean, eta bere kategorian, junior mailan, lehen postua.
Jone Aizpurua berriz, Guadalajaraino joan zen, Espainiako distantzia erdiko triatloi txapelketara. Elite mailan 17. postua eskuratu zuen Jonek. Facebooken joneren argazki bat jarri eta inoiz gure orriak izan duen iruzkin, “me gusta” eta elkarbanatze kopuru handiena jaso dugu.
Zorionak gure artista pareari!
You must be logged in to post a comment.