Hiru triatloi

Hiru triatloi

Hiru proba: Pasai Donibaneko sprint luzeerako V. triatloia, Zauzko Triatloia eta Australian ospatutako Cairns Ironamana.  Distantziak ere hiru, sprinta, Ironman erdia eta Ironman osoa.

Pasaira joandako mugarrakide gehienak kadete eta juniorrak ziren, Zarautzen berriz, beterano bi izan genituen eta azkenik Australian Gurutze Frades aritu zen. Hasiberriak batzuk, triatloia afizio gisa bizi dutenak bigarrenak eta profesionala hirugarrena.

Pasaia Donibanen Paul Bereziartua (JNM), Aiala Garro (CDF), Nerea Fernandez (JNF, Telmo Barrutia (CDM), Unai Villagrasa (CDM), Oier Bedilauneta (CDM), Aitor Iraurgi (CDM), Jon Grande (SUB23M), Eneko Letamendia (CDM) eta Ander Sarriugarte (CDM) izan genituen. Kadete mailan, Aialak lehen postua lortu zuen eta Telmok hirugarrena. Juniorretan, Paulek bigarrena eta Nereak hirugarrena.

Pasai Donibaneko sprint triatloia 2018. Gure partaideak.

Hemen Emi Letamendiak ateratako zenbait argazki

Zarautzeko triatloi ospetsuan, partaide bi izan genituen, Pablo Erleaga eta Josu Kortabitarte. Josuk lasterrean ari zela proba utzi beharrean aurkitu zen, baina datorren urtean bertan izateko asmoa du.

 

Eta amaitzeko, Australia aldean, Gurutze Fradesek laugarren postua eskuratuta, Konarako sailkapena lortu du hirugarren urtez jarraian.

Gurutze Fradea, 4. Caernsko (Australia) Ironmanean. Argazkia: @gurutzefrades

Zarautzetik Veneziara

Ekainaren bigarren asteburuan elkarrengandik urrun dauden bi lekutan izan genituen kideak.

Ibon Campo eta Txela Zarautzen izan ziren. Ironman erdiko distantzia berez gogorra bada, aurtengoan beroak are gehiago gogortu zuen proba.

Hemen proban ateratako zenbait argazki

Iñigo Iraurgi berriz Venezian izan zen Challenge Venicen, Ironman luzeerako lasterketan. Oraingoz argazki bat besterik ez badugu ere, laster izango dugu Iñigok berak idatzitako kronika.

Iñigo Iraurgi, Challenge Venicen.

ZORIONAK GUZTIOI!


Zarautz eta Donostiako Triatloiak

Category : Lasterketak

Aurreko asteburuan, ekainaren 11-12an, hainbat kirol hitzordu izan genituen. Iskander Menorcan izan genuen, 25km. ur zeharkaldian, beste hainbat kide Zarautz eta Donostiako triatloietan izan ziren eta txikienak ere, Zarautzko triatloi txikian jo-ta-fuego ibili ziren.

Larunbatean Zarauzko Triatloi ospetsua ospatu zen. Distantzia erdiko proba, 2.9 km uger, 81 km bizikleta gainean eta 20 km lasterrean. Jone Aizpurua, Iskandar Alberdi, Elena Asenjo, Luis Mari Bereziartua, Jon Borrajo, Ibon Campo eta Ernesto Garcia izan genituen bertan.

Elenaren esanetan, lasterketa polita izan zen, eguraldia lagun, animazio handikoa eta maila handiko triatleta asko zegoenez, karrera azkarra. Entrenamentu ordu askoren fruitua jaso zutela gaineratu zuen Elenak, eta norbera ezeze, taldekideak ere bikain aritu zirenez, pozarren.

Probaren sailkapena, triatloi.org orrian.

Hemen egunean ateratako zenbait argazki:

« of 9 »

Ekainaren 12an, igandean, Zarautzen ere, Triatloi txikia ospatu zen. Bertan Eneko Letamendia, Aitor Iraurgi eta Unax Hormaetxeak hartu zuten parte.

Hemen zenbait argazki:

Ekainaren 12an ere, Donostian, Donostriku Sprint Triatloia ospatu zen. Sprint nuerrikoa izanik, 750 metro igerian, 20 km bizikletan eta 5 km lasterrean burutu beharra zegoen. Bertan izan genituen Irea Gallastegi, Gorka Pagonabarraga, Josu Kortabarria, Eneko Goñi, Ander Goñi eta Jose Manuel Gonzalez.

Aurreko urterarekin alderatuta, bizikleta sektorean zegoen aldaketa; Igara auzotik, Igeldora igo behar izan zuten partaideek. Proba amaituta, hainbatek esan zuen aldapa gogorra eta luzea izan zela. Anderrek, bere blogean ere idatzi du probaren inguruko kronikatxo bat.

Probaren sailkapena, triatloi.org orrian.

Hemen zenbait argazki:

« of 10 »

Artxiboa